Itxi

telebista

Pilota

2006ko Lau T'erdiko finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

2006ko abenduaren 17an jokatu zen Irujo-Barriola partida izango da ikusgai 'Gure Bideoteka' tartean.

  • Irujo eta Urrutikoetxea

    Irujo eta Urrutikoetxea

Igandeko Irujo-Urrutikoetxea Lau T'erdiko Txapelketako finalaren atarian, bi finalistek aurrez jokatutako bi partida eskainiko ditu ETBk 'Gure Bideoteka' tartearen barruan.

Lehendabizi, aurtengo txapelketako final laurdenetan elkarren aurka jokatutako norgehiagoka izango da ikusgai. Ondoren, Irujoren eta Barriolaren arteko 2006ko finala emango da. 2006ko abenduaren 17an jokatu zen Gasteizko Ogueta pilotalekuan.

Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da 22:00etatik aurrera, Xabier Euzkitzeren eta Joxan Tolosaren kontakizunarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista