telebista
22:15ean
Euskaldunen desleialtasuna aztergai, gaur, 'Objetivo Euskadi'n
EITB
Saioa kalera aterako da desleialak izan diren gizon eta emakumeak ezagutzera eta Euskadin dugun desleialtasunerako ohiturak aztertzera.
Inkesten arabera, hamar euskaldunetik lau ez dira euren bikoteekin leialak izan. Baina, gizonak emakumezkoak baino desleialagoak ote dira? Non dago desleialtasunaren muga? Nola jakingo dugu gure bikotea leiala zaigun edo ez? 'Objetivo Euskadi'k galdera guzti hauen erantzuna bilatuko du gaur, eta kalera irtengo da euskaldunen ohiturak eta jokaerak aztertzera.
Bilaketak bere emaitzak izango ditu, eta hasteko, emakume desleial batekin hitz egingo dute. Bere istorioa oso bitxia da, eta bere bikotearekin itzultzeko jarraitu zuen terapiaz eta bikote trukaketaz arituko da.
Horrez gain, Eduardo detektibe pribatuarekin egongo dira. Bere iritziz, gizonak emakumeak baino desleialagoak dira eta diskrezio gutxiagorekin jokatzen dute. Emakumeak ordea, kontu handiagorekin ibiltzen dira, eta oso zaila da emakume bat desleialtasunean harrapatzea.
Kassandra sexu industriako profesionala da eta bere bulegoko ateak irekiko dizkie 'Objetivo Euskadi'ko kamerei. Gizonak desleialak izateko dituzten arrazoiak aztertuko ditu eta kontatuko dituen istorioak, izen eta abizenik eman gabe, oso bitxiak izango dira.
Zalantzarik gabe, Internetek asko laguntzen du desleialtasunean. Joseanek 'mispecaderos.com' webgunea sortu du.
Ivanek, bere aldetik, desleiala izan dela aitortuko du eta Grindr aplikazioa nola erabiltzen den erakutsiko du. Azalduko duenaren arabera, gay izanez gero, askoz errazagoa da sexuan aritzeko norbait topatzea.
Amaitzeko, kaleko ahotsak ere bere tokia izango du saioan. Besteak beste, Jose Gurrea ginekologoak eta bere lagun taldeak bere iritzia emango dute gaiaren inguruan, eta horrez gain, ETB1eko 'Gu ta Gutarrak' saioko gazteek zer esana izango dute.
'Objetivo Euskadi' ostiral honetan emitituko da 22:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.
>.