Itxi

telebista

Gaur

Parisko atentatuak gertutik bizi zituztenekin, 'Objetivo Euskadi'n

EITB

Atentatu egunean Frantziako hiriburuan zeuden euskaldunen testigantzak bilduko ditu eta Europa osoan zabaldu diren segurtasun neurriak aztertuko ditu saioak.

Pasa den azaroaren 13an, Parisek inoizko eraso terroristarik larriena jasan zuen. Egun batzuk geroago, Gendarmeriak operazio berezia burutu zuen Saint Denis auzoan, eta bi terrorista hil eta zortzi pertsona atxilotu zituzten. François Hollande presidenteak Frantzia gerran dagoela aitortu du, eta nahiz eta Parisko hiritarrek errutinara itzuli nahi duten, ez da batere erraza. Mundua alerta egoeran dago, eta Europa osoan gertu sentitu dute Frantziako hiriburuan gertatutakoa. Aste honetan bertan, adibidez, Iruñean gizon bat atxilotu dute DAESHera batzeko asmoa zuelakoan. Zein ondorio izango dute euskaldunontzat Parisen gertatu diren atentatu hauek?

'Objetivo Euskadi' Parisera joan da atentatuak gertutik bizi izan zituzten euskaldunekin hitz egitera. Horrez gain, terroristek erabilitako armamentua eta Europan zabaltzen ari diren segurtasun neurriak aztertuko dituzte.

Pascal Narboni Donibane Lohitzunekoa da. Terroristek erasotu zuten lokal baten parez pare dagoen jatetxe batean ari zen afaltzen atentatuak gertatu ziren momentuan. Behin eta berriz pentsatu izan du eurak ere tiroz hil ahal izan zituztela.

Euken Ostolaza tenore donostiarrak otoitz egiten du Errepublikako Plazaren aurretik pasatzen den bakoitzean, eta marsellesa abesten du, hildakoei omenaldia egiteko.

Sol Algibay, Bataclan diskotekatik 200 metrora dagoen La Prune Folle jatetxeko arduraduna da. Bere bezeroekin lokalaren sotoan ezkutatu zen.

Magali Moso gazteak, bere amak Euskal Herritik egindako deiaren bitartez izan zuen gertatutakoaren berri. Amaia Urkia 'Teleberri'ko aurkezlea da bere ama, eta ETB erredakziotik bertatik deitu zion.

'Objetivo Euskadi' gaur emitituko da, 22:20etik aurrera, ETB2n.

g>n.