Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta eitb.eus-en

Hauteskunde-debatea, gaur gauean, 'Minuto a Minuto'n

EITB

Aintzane Bolinagak gidatuko du eztabaida, PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Podemos alderdietako ordezkariekin.

'Minuto a Minuto' saioak ETB2ko lehen hauteskunde-eztabaida eskainiko du gaur gauean. Aintzane Bolinagak aurkeztuko du debatea, eta EAJko Aitor Esteban, EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia, PSE-EEko Patxi Lopez, PPko Alfonso Alonso eta Podemos-Ahal Duguko Eduardo Maura arituko dira bertan.

Bost ataletan banatuko dute eztabaida, honako gaiak jorratuz: ekonomia (egoera, susperraldia, langabezia eta proposamenak); autogobernua eta estatu-eredua; gizarte-politikak; bakegintza (elkarbizitza eta memoria) eta gobernagarritasuna (balizko hitzarmenak).

Hauteskunde-debatea ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean, 22:30etik aurrera.

PSE-EEko ordezkariak, hauteskunde-elkarrizketetan

Gaur goizean, PSE?EEko ordezkariak izango dira protagonista ETBko hauteskunde-elkarrizketetan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Jon Nogales Arabako hautagaia elkarrizketatuko du 'Egun On Euskadi'n, 09:00etatik aurrera. Xabier Lapitzek, bere aldetik, Javier Lasarte Arabako zerrendaburua hartuko du 'En Jake' saioan, 11:45etik aurrera, ETB2n.

Horrez gain, bi saioek egun-eguneko gaien inguruko solasaldiak eskainiko dituzte. 'Egun On Euskadi'n, Juan Mari Juaristi, Jose Mari Pastor eta Elena Martinez de Madina izango dira solaskideak, eta 'En Jake'n, berriz, Iker Merodio, Iñaki Iriondo, Alberto Surio eta Josean Izarra.