Itxi

telebista

Binakako Txapelketa

Olaizola II-Urrutikoetxea / Altuna III-Merino II, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Real Union-Portugalete Bigarren B Mailako neurketa ere zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

ETBren eta eitb.eus-en kirol eskaintza futbolak eta pilotak osatuko dute larunbat honetan.

15:45ean hasiko den 'Zilarrezko Futbola' saioak Real Unionek eta Portugaletek jokatuko duten norgehiagoka eskainiko du. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Erik Hernandezek egingo dute kontakizuna.

Bestalde, 'ETB Kantxa' saioa Iruñeko Labrit pilotalekutik emango da, 18:00etatik aurrera. Lehendabizi, Elezkano II-Begino eta Victor-Aretxabaleta partida jokatuko da. Ondoren, Olaizola II-Urrutikoetxea eta Altuna III-Merino II izango dira aurrez aurre Binakako Txapelketaren barruan. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Amaitzeko, eguerdiko 12:00etan, ETB4n, afizionatu mailako Eskuz Binakako Bizkaiko Txapelketako finala eskainiko da. Iñigo Aiestaranek emango du bezperan Zallan jokatutako norgehiagokaren berri.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista