Itxi

telebista

22:30ean

'Testigo Directo: Yo también fui a EGB' erreportajea, gaur, ETB2n

EITB.EUS

EITB

Julian Iantzik, Africa Baetak, Oscar Terolek, Yolanda Alzolak, Reyes Pradosek, David de Jorgek eta Mikel Urmenetak Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren garaia gogora ekarriko dute.

Gaur eguneko ikuspegitik hartuta, OHO (Oinarrizko Hezkuntza Orokorra) izenarekin ezagutzen den hezkuntza sistemak momentu oroitarazle asko utzi ditu oroimen kolektiboan. Oroitzapen gehienak 1970tik 1995ra bitartean erabilitako objektuekin eta pasadizoekin lotura zuzena daukate: jokoak, ibilgailuak, oporraldiak, estetika, musika, telebista saioak etab. Hala ere, istorio horiek ez dira bakarrik ikasgeletan geratu, eta 70, 80 eta 90eko belaunaldiak ondo baino hobeto erretratatzeko balio izan dute.

Protagonistak

Sentimendu hori 'Yo también fui a EGB' erreportajean islatzeko, aurpegi ezagunek osatutako hiru bikoteen laguntza izan du 'Testigo Directo' saioak: Julian Iantzi eta Africa Baeta, Oscar Terol eta Yolanda Alzola, eta Reyes Prados eta David de Jorge. Eurekin batera, Mikel Urmeneta marrazkilaria ere izango da, eta guztion artean malenkoniaz beteriko urte horiek ekarriko dituzte gogora.

'Yo fui a EGB' plataformaren arrakasta

YO FUI A EGB plataforma ezagunaren atzean Javier Ikaz eta Jorge Diaz bilbotarrak aurkitzen dira. Blog, webgune eta Facebook orrialde soil bat bezala hasitako proiektua, laster fenomeno soziala bihurtu da. Orain dela urte gutxi batzuk publikatu zuten liburua hirugarren ediziotik doa dagoeneko, eta salmenta arrakasta mantentzen du.

'Testigo Directo': Yo también fui a EGB' erreportajea gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.