Itxi

telebista

22:30ean

'Intocable' komedia frantziarra eskainiko du 'LND'k gaur

A.E./EiTB

Michael Fassbender protagonista izango da Me gusta/No me gusta atalean eta También son humanos tartean, Hollywoodeko gaixoak eta zaintzaileak hartuko ditu hizpide.

Gaur gauean, Intocable film frantziar arrakastatsua eskainiko du 'La Noche de...' saioak. Omar Sy eta Francois Cluzet dira protagonistak eta Frantziako tetraplejiko aberats bat zaintzen duen etorkin baten istorioak kontatzen ditu filmak. Zaintzailea, gainera, espetxetik atera berri da.

Pelikularen gaia oinarri hartuta, Hollywoodeko gaixo eta zaintzaileen inguruan arituko da Felix Linaresek aurkezten duen saioa, También son humanos atalean. Los vascos conquistan Hollywood atalean ere tarte dibertigarria ikusteko aukera izango dugu.

Bestalde, Michael Fassbender aktorea protagonista den bi pelikula estreinatzear dira eta, hori del aeta, Me gusta/No me gusta atalean ere protagonista izango dugu.

'La Noche de...' asteartero izaten da ikusgai, 22:30etan, ETB2n.

:30etan, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea