Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta eitb.eus-en

'¿Quién manda aquí?' familia osoarentzako lehiaketa berria, gaur ETB2n

A.H. | EITB

Marta Elvirak aurkeztutako saio berri honetan seme-alabak euren gurasoen kontra lehiatuko dira, familia osoarentzako bidaia jokoan dutela.

Marta Elvirak aurkeztuta, realitya eta lehiaketa nahastuko dituen familia osoarentzako saio berria da  '¿Quien manda aquí?' eta ETB2k eta eitb.eus-en gaur eskainiko dute 22:30etik aurrera. Familia bereko kideak elkarren kontra lehiatuko dira, seme-alabak gurasoen aurka, eta familia osoarentzako bidaia izango dute jokoan. Hori bai, bikote irabazleak aukeratuko du bidaia hori nora egin.

Asteburu osoan zehar, akzioz beteriko probak egingo dituzte, baita estrategia eta taktika beharrezkoak dituzten probak ere. Erronka bakoitzean diru kopuru bat irabaziko dute, eta irabazleek hurrengo proba aukeratuko dute.

Guraso eta seme-alabak ez ezik, gainontzeko familia kideek ere oso paper garrantzitsua izango dute lehiaketan, eta euren partaidetzarekin saioaren norabidea goitik behera aldatzeko aukera izango dute. Asteazkeneko lehiakideak, Vidaurreta San Sebastian familiako kideak izango dira. Urnietatik datoz eta gogor lehiatzeko asmoarekin aurkeztuko dira '¿Quién manda aquí?' lehiaketara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista