telebista
14:00etan, ETB2n
Inoizko zakurik handiena, gaur, 'Atrápame Si Puedes' saioan
Leire, Gabriel, Tatiana, Diego, Leyre eta Portu. Lehiakide hauetako batek irabaziko du 38.500 euroko zakua Errege Egunean, inoizko handiena.
Leire, Gabriel, Tatiana, Diego, Leyre ala Portu? Nork eskuratuko du 'Atrápame si puedes' saioak bere historian eman duen zakurik handiena?
Astea ondo hasi zuten Tatianak eta Diego, eguneko sariak poltsikoratu zituzten eta. Gaur, berriz, Errege Magoek ekarriko dute Gabon hauetako sari onena. Izan ere, 38.500 euro eskuratuko ditu aste honetako sei lehiakide hauetako batek. Horretarako, aldez aurretik, 'Atrápame si puedes'eko eskailerako bost galderak ondo erantzun beharko ditu, batean ere huts egin gabe.
Leire, administratia eta zumba zalea; Gabriel, teatrero dibertigarriena; Tatiana, ibilgailua aparkatzeko arazoak dituen amatxoa: Diego, lanpostu ugari dituen topografoa; Leyre, giza hezitzaile heavyena; eta, Portu, gidari euskal-portugaldarra. Euren artean hain ezberdinak diren sei lehiakide hauek nor baino nor gehiago arituko dira gaur, ETBko saio honetako sari potolo hau eskuratu ahal izateko.