Itxi

telebista

LEHIAKETA

'Atrápame si puedes'eko inoizko zakurik handiena eraman du Portuk

38.500 euroko sariarekin itsas bidaia oparituko dio bere emazteari. Zorionak!

Bilboko txofer Portuk eskuratu du 'Atrápame si puedes' saioaren inoizko zakurik handiena. Horrela, irailetik pilatutako 38.500 euroak eman ditu Patxi Alonsok.

Astearen erdialdean iritsi zen Portu finalera, baina Errege Egunean egin dio 'Atrápame si puedes' saioak Gabon hauetako oparirik onena. Eskailerako bost galderak huts egin gabe erantzun eta ETB2ko lehiaketak orain arte eman duen saririk potoloena poltsikoratu du Portuk, emozioz beteriko finalean.

Jatorri poltugaldarra duen 56 urteko kamioilari bilbotar honek helburu bakarra izan zuen 'Atrápame si puedes' saiora etorri zenean: emazteari merezitako itsas bidaia oparitzea, azkenaldiko bolada txarra konpentsatzeko. Bada, helburua ondo bete du Portuk!

 

ortuk!