Itxi

telebista

Zuzenean

Saskibaloia eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Eurocup txapelketako Ratiopharm Ulm-Dominion Bilbao Basket eta Binakako Txapelketako Irujo-Rezusta / Artola-Aretxabaleta ikusgai.

0:09

Zuzeneko bi kirol emanaldi eskainiko dituzte gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Hasteko, Eurocup txapelketako saskibaloi partida, Ratiopharm Ulm eta Dominion Bilbao Basket taldeen artean. 17:00etan hasiko den norgehiagokaren kontakizuna Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dute.

Saskibaloia amaitutakoan, Soriarekin bat egingo dute, bertan jokatuko den pilota jaialdia eskaintzeko. Lehendabizi, Binakako Txapelketako neurketa izango da ikusgai: Irujo-Rezusta / Artola-Aretxabaleta. Ondoren, Olaetxeak eta Apraizek, Taintaren eta Larunberen aurka jokatutako partida emango da. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.

'ETB Kantxa' saioaren aurretik zabaldu ohi duten herri kirolen tartean, Binakako Eusko Label sariari dagokion Larretxea-Azurmendi / L. Azpilikueta-Otaegi aizkolari dema eskainiko da. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste izango ditugu berriemaile.

aile.

aile.