telebista
'Objetivo Euskadi'
'Conquistadores, hasta el fin del mundo y más allá', gaur, ETB2n
A.A. | EiTB
'Objetivo Euskadi' saioak astelehenean hasten den abenturazko reality arrakastatsuaren sekretuak utziko ditu agerian.
Urte berriarekin batera, 'Objetivo Euskadi' saioak bere emisio data larunbatera aldatu du, eta denboraldi berria aurkezteko, astelehenean hasten den 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko sekretuak utziko ditu agerian.
Zergatik dauka 'El Conquistador' saioak hainbeste arrakasta? Zergatik gustatzen zaigu horrenbeste erronka, abentura eta sufrimendua euskaldunoi? Eta batez ere... Zer nahiago dugu: lehenengo pertsonan bizi edo telebistan ikusi?
Eskasia asko bizi ondoren, Eneko Van Horenbekek eta 'Mecha'k errebantxa hartu dute, eta proba batzuk prestatu dizkiete saioko protagonista nagusiei.
Julian Iantzi zirikatu nahi dute bereziki, hori dela eta, Pabi Astondoa segalariarekin buruz buruka ikusiko dugu Iantzi, Gotzon Mantulizen laguntzarekin.
David Secok gustuko ez duen erronka gastronomikoari aurre egin behar izango dio, eta 'Artaburus’ taldeko Iñaki izango da bere lehiakidea.
Modu harrigarrian, Manu Maritxalarrek eta Mikel Goñik gogoz hartu dute tokatu zaien proba originala: ur-azpiko txingak.
Bestalde, Juanito eta Korta Urkiolara joango dira euren bekatuak konfesatzen; eta Azucenak eta Amaiak, berriz, harriak arrastatu behar izango dituzte.
Patxi Alonso, Txema Montoya eta Joxan Goñi programako egileek urte guzti hauetan izandako anekdotak eta momentuak errepasatuko dituzte.
'Objetivo Euskadi' gaur izango da ikusgai, 22:20tik aurrera, ETB2n.
trong>n. trong>n.