Itxi

telebista

'El Conquis'en 1. atala

Esperientzia izatea 'Conquis'erako ona dela frogatu dute anakondek

Lehen jokoa, lehen kanporaketa eta bi kapitain berri ikusi genituen lehen atal honetan eta, gainera, #Conquis1 traolak Trending Topic izatea lortu zuen.  

"El Conquistador del Amazonas" saio berria indartsu hasi da. Patxi Salinas kapitainaren anakondek bizitzan esperientzia izatea onerako dela erakutsi zuten lehiaketako lehen jokoan eta kanpamentu aberatsean bizitzeko aukera irabazi zuten.

Horrez gainera, sare sozialetan ere izan zuen ohiartzuna ETBko saioak. #Conquis1 traola Trending Topic izan zen Twitterren eta Facebooken ere iritzi ugari eman zituzten ikus-entzuleek Conquis-en orrian.

Izan ere, hasiera ezin gogorragoa izan da, batez ere Peio Ruiz Cabestanyren taldearentzat; izan ere, piraña taldeak Aintzane galdu zuen hasiera-hasieran. Amazoniako basoaren gogortasunaren ondorioz, 6 ordu eskas iraun nafarrak bertan. Kanpamentu txiroa itogarria da, bero handia egiten du, hezetasuna izugarrizkoa da, eta gainera eltxo pila bat daude basoan. Ez da oso erosoa bertan egotea.

Jokoa galdu zuen taldearen besteko eskasiarik ez du izan Patxi Salinasen anakonda taldeak, baina kanpamentu aberatsaren glamour faltaz kexu da. Janari zaku bat, zenbait erreminta eta aterpea jaso duten arren, zerbait gehiago espero zuten anakondek.

Eta ez zaie arrazoirik falta; izan ere, kanpamentu erosoago eta luxuzkoago bat ere badago, baina VIP taldea dago bertan, jaguarrak, hain zuzen ere. Beste telerrealitate saio batzuetan lehiatutako kideek osatzen dute VIP taldea, eta Amazoniako basoaren beste toki batean daude. Aurretik irabazitako izen ona mantentzeko nahia izango dute talde gorriko kideek "El Conquistador del Fin del Mundo"n.

Anakondak eta pirañak kexu dira beraien bizi baldintza txarrengatik. VIP taldekoak, aldiz, pozik daude, baldintza ezin hobeagoak baitituzte. Ez dakite biharamunean hasiko dela bataila handia.

Patagoniako hotzetik urruntzeko Amazonasera joateak biziraupenerako hobekuntzarik ekarri ez duela ikusi dugu. Aitzitik, Patxi Salinas eta Peio Ruiz Cabestany kapitainek frogatu dutenez, "El Conquistador del Fin del Mundo"k ez du funtsik galtzen, dagoen lekuan dagoela.

Ongi etorri oihanera!

i oihanera!

i oihanera!

i oihanera!