Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador'en abentura berriaren estreinaldia, audientzia-buru

A.H.| EITB

Realityaren XII. edizioa ordutegi nagusiko saiorik ikusiena izan zen astelehenean %17,1eko audientzia zatiarekin.

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren abentura berriak estreinaldi arrakastatsua izan zuen astelehenean: ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen %17,1eko kuotarekin. Horrez gain, 315.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Aurtengo realityak eszenatoki berri bat izango du: Amazoniako oihana. Bertan, biziraupen baldintza gogorrei egin beharko diete aurre partaideek.

Kolonbia, Brasil eta Peru arteko mugan kokatutako itsas-ertzean abiatutako abenturak ez zuen inor epel utzi. Bertan jokatu zuten lehendabiziko proba eta ezagutu genituen aurtengo bi kapitain berriak: Patxi Salinas eta Peio Ruiz Cabestany. Gainera, partaideetako batek abentura bertan behera uztea erabaki zuen.

Telebista estreinaldiaren arrakastak oihartzuna izan zuen Interneten ere. Saioaren webguneak aurreko edizioaren estreinaldi eguneko bisitak bikoiztu zituen astelehen gauean, 10.000 erabiltzaile bakar lortuz. Webguneko edukiak, gainera, 60.000 aldiz kontsultatu ziren.

Sare sozialei dagokionez, #conquis1 hashtaga Trending Topic izan zen Twitterren eta Facebook-eko orriko partaidetza nabarmen hazi zen. Azkeneko egunetan 30.000 jarraitzaile lortu ditu hain zuzen ere, eta bertan ikusgai dauden aurrerapen bideoek 80.000 bisita jaso zituzten igande eta astelehen bitartean.

ehen bitartean.

ehen bitartean.