Itxi

telebista

Gauerdian

Pisu astuneko txapelketa bi, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Roy Jonesen azkeneko borrokaldia eskainiko du saioak.

  • boxeo izarrak

'Boxeo Izarrak' saioak pisu astuneko txapelketako borrokaldia eskainiko du gaur hasteko: Steve Cunninghan eta Vyatseslav Glazkov izango dira aurrez aurre, Ameriketako Estatu Batuetako gerrikoa jokoan. Cunninghan kruzero pisuan munduko txapeldun izana da, eta orain beste horrenbeste lortu nahi luke kategoria horretan. Glazkov ukrainarrak ez du oraindik neurketarik galdu. 19 irabazi ditu eta bat berdindu.

Bestalde, Deontay Wilder, munduko txapeldunetako bat, ezagutuko du 'Boxeo Izarrak' saioak, Malik Scotten eta Eric Molinaren aurka egindako borrokaldien laburpenak eskainiz. Wilderrek marka harrigarria dauka: 35 neurketa egin eta denak irabazi ditu, 34 K.O. bidez.

Roy Jonesek ere tokia izango du ostiraleko saioan, larunbatean 47 urte beteko dituelako. Garai baten txapeldun bikaina izandakoa ringetan dabil oraindik. Horren azken borrokaldia eskainiko du saioak, eta orain hogei urte Merqui Sosaren aurka egindakoa gogoratu.

Azkenik, Mikael Zewski eta Prince Dokuren arteko norgehiagoka eskainiko dute. Zewski kanadarrak 23 neurketa egin ditu, eta denetan izan da garaile.

'Boxeo Izarrak' ostiral gauean izango da ikusgai, ETB1en gauerdian.