telebista
Zuzenean
Khimki Mosku-Laboral Kutxa, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Horrez gain, Euskal Telebistak binakako pilota txapelketako norgehiagoka eskainiko du Zumarragatik zuzenean.
Khimki Mosku eta Laboral Kutxa taldeek Euroligako TOP 16 faseko hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute gaur, 18:00etan, Errusiako hiriburuan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute. Asier Aranguren eta Josean Aldalur esatariek egingo dute horren kontakizuna.
Horrez gain, Zumarragan jokatuko den pilota jaialdiarekin ere bat egingo du ETBk zuzenean. Lehendabizi, Tainta-Imaz eta Arteaga II-Aretxabaleta bikoteek jokatuko dute atariko partida. Ondoren, Xala-Merino eta Artola-Albisu izango dira aurrez aurre, Binakako Txapelketaren barruan. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute partiden kontakizuna, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.