telebista
22:15ean
'Appaloosa' filma izango da ikusgai gaur ETB2n
Ed Harris aktoreak zuzentzen duen western honek Viggo Mortensen, Renee Zellweger eta Jeremy Irons ditu protagonistak.
Euskal Telebistako bigarren kateak Appaloosa filma eskainiko du gaur gauean. Ed Harris aktoreak idatzi, zuzendu, ekoitzi eta antzeztu zuen western modernoa.
Pelikula 1882ko Mexiko Berrian girotuta dago. Virgil Cole sheriffak (Ed Harris) eta Everett Hitch kideak (Viggo Mortensen) Appaloosa herria babesteko ardura dute. Legerik gabeko meatzalde hau, baina, Randall Bragg (Jeremy Irons) arrantxo-jabe boteretsu eta krudelaren menpe dago, eta horrek lana zailtzen die bi protagonistei. Horrez gainera, Allison French (Renee Zellweger) izeneko emakume bat herrira heltzen denean, kolokan jarriko da Virgilen eta Everetten arteko adiskidetasuna.
Appaloosa filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.