Itxi

telebista

Egun aldaketa

'Robin Food', larunbat eta igande eguerdian, ETB2n

A.E. | EiTB

Eguerdiko 'Teleberri' albistegiaren aurretik emango da, larunbatetan eta igandeetan, otsailaren 20an hasita.

'Robin Food' sukaldaritza saioa asteburuetan izango da ikusgai aurrerantzean. David de Jorge sukaldariak aurkezten duen saioa eguerdiko 'Teleberri' albistegiaren aurretik ikusiko dugu, 14:30ean, larunbatetan eta igandeetan, gaurtik (otsailak 20) aurrera.

Hondarribiko sukaldariak asteburuan azalduko ditu bere errezeta eta guarrindongadarik onenak. Konplexurik gabeko sukaldea eskaintzen duen saioa da 'Robin Food'. Umore onez, edonork sukaldean ibiltzeko moduko jakien prestaketa eskaintzen du.

eskaintzen du.