Itxi

telebista

22:00etan

Bilboko pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Euroligako Bartzelona Lassa-Olympiacos partida ere zuzenean emango da.

Gaur gauean, Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:00etatik aurrera. Promozio Txapelketako Gorka-Tolosa / Tainta-L. Galartza partidarekin hasiko da. Ondoren, Binakako Txapelketako norgehiagoka jokatuko dute Juan Martinez de Irujok eta Beñat Rezustak Victorren eta Mikel Beroizen aurka. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Bestalde, Euroligako Top 16 faseko 8. jardunaldiari egingo zaio tartea ETB4n, 20:45etik aurrera. Bartzelona Lassa-Olympicados partidaren kontakizuna egingo dute Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek. Emankizuna eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.

izango da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista