Itxi

telebista

11:45ean ETB1en

Hasier Arraiz eta Arantza Tapia elkarrizketatuko dituzte 'En Jake'n

A.A. | EiTB

Xabier Lapitzek aktualitate gaiak aztertuko ditu bi gonbidatuekin.

Gaur eguerdiko 'En Jake' saioan bi gonbidatu izango ditu Xabier Lapitzek: Hasier Arraiz Sortuko presidentea eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. Ekonomia eta politika arloan azken egunotan hizpide diren gaiak aztertuko ditu batarekin zein bestearekin.

Bestalde, solasaldian Eider Hurtadok, Jon Iñarrituk, Juan Mari Gastacak eta Josean Izarrak hartuko dute parte.

'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 11:45ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

s-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista