telebista
Euskal zinema
'Mystikal' filma, gaur gauean, ETB1en
Angel Alonsok zuzendu zuen 'Mystikal' animaziozko filma, eta Iban Garate, Savitri Ceballos eta Maite Agirre ditu protagonista.
Mystikal filmaren estreinaldia eskainiko du gaur gauean Euskal Telebistaren lehenengo kateak. Animaziozko pelikula hau Angel Alonsok zuzendu du, eta Iban Garate, Savitri Ceballos eta Maite Agirre ditu protagonista.
Fantasiazko mundu batean, hiru magok munduko gaitzak garaitzea lortuko dute Pandorako hiru kutxetan sartuz: gerra, izurritea eta gosetea. Horiek gordetzea eta zaintzea izango dute helburu. Eldyn (Iban Garate) mutil baldarrak 'akats' batez gerraren gaitza askatuko du. Egindakoa konpontzeko, Fira lagunaren eta Evaristo dragoiaren laguntza izango du. Askatutako gaitza dagokion kutxara berriz sartzeko asmoz, euren bizitza erabat aldatuko duen abentura bat hasiko dute elkarrekin.
Mystikal filma gaur izango da ikusgai, 22:40an, ETB1en eta eitb.eus-en.