telebista
A las 11:45
Arturo Aldekoari elkarrizketa, gaur eguerdian, 'En Jake'n
A.H. | EITB
Xabier Lapitzek, gainera, Itxaso Atutxa elkarrizketatuko du eta saioko solaskideekin batera egun eguneko gaiak aztertuko ditu.
Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Arturo Aldekoa Bizkaiko PPko presidente ohia elkarrizketatuko du 'En Jake' saioan, ETB2n. Aldekoak kudeatutako alderdiko kontuetan irregulartasunak ikusi zituztenean kargutik kendu zuten, nahiz eta Bizkaiko Batzar Nagusietan jarraitzen duen alderditik kanpo.
Xabier Lapitzek, gainera, Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentea elkarrizketatuko du, eta horrez gain, Esther Palomera kazetariarekin zuzeneko konexioa egingo du Madrileko Kongresutik, hango azken orduaren berri jasotzeko.
Egun eguneko hainbat gai aztertuko ditu asteazkeneko saioak: besteak beste, Euskadiko eta Estatuko hauteskundeetarako balizko datak; Erregeak alderdi politiko ezberdinekin izango dituen bilerak, eta Acelor Mittal enpresaren egoera. Solasaldi mahaiaren inguruan, Iker Merodio, Iker Casanova, Natalia Rojo eta Braulio Gomez bilduko dira.
'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.