Itxi

telebista

Saskibaloia

Euroligako bi partida, gaur, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Panathinaikos-Laboral Kutxa ETB1en 20:15ean eta Real Madril-Fenerbahce ETB4n, 20:45ean. Biak izango dira ikusgai online.

Euroligako final laurdenetako hirugarren kanporaketak jokatuko dira gaur. Laboral Kutxak, lehenengo bi partidak irabazi ostean, Grezian jokatuko du Panathinaikosen aurka. ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da partida, 20:15etik aurrera, Asier Arangurenen eta Josean Aldalurren kontakizunarekin.

Etxean, baina kanporaketa aurka duela (2-0) aurre egin beharko dio Real Madrilek Fenerbahceren aurkako hirugarren norgehiagokari, 20:45etik aurrera. ETB4n eta eitb.eus-en eskainiko da partida, Juan de la Vegak eta Aitor Uriondok gidatuko dute.