telebista
Asteburuan ETB1en eta ETB2n
Kirolaren inguruko ikerketak, aste honetan, 'Teknopolis' saioan
A.E.|EiTB
Besteak beste, triatloirako bizikleta azkartzeko ikerketaren berri emango dute.
-
Mikel Odriozola ibiltari olinpikoa
Triatloirako bizikleta azkartzeko abian jarritako ikerketaren inguruan arituko dira asteburu honetako 'Teknopolis' saioan. Orbeak traitloirako bizikletak hobetu nahi dituenez, ikerketa proiektu bat abiatu du Mondragon Unibertsitatearekin batera, Orbea Odua modeloaren koadroa aerodinamikoagoa egiteko. Manex Martinez eta Ivan Torrano ingeniariekin izan dira unibertsitatean, eta Joseba Arizaga eta Miriam Bengoetxearekin Orbean, ikerketa bertatik bertara ezagutzeko
Euskal Herriko Unibertsitatean abian da ikerketa bat Brasilgo Joko Olinpikoetan parte hartuko duten ibiltarien martxa estiloa aztertzeko, eta gai horri eutsiko dio aste honetako saioak ere. Josu Gomez ikertzailearekin eta Mikel Odriozola ibiltari olinpikoarekin izan da 'Teknopolis'.
Horrez gain, Eurofit proiektuaren berri emango dute: futbolak 20 milioitik gora zaletu ditu Europan eta Eurofit proiektuak bizitza-ohitura osasuntsuak bultzatu nahi ditu zaletasun honen bidez.
Azkenik, aste honetan, apirileko argazki-lehiaketaren irabazlearen izena eman eta maiatzeko gai berria ezagutzera emango dute. Parte hartu nahi dutenek teknopolis@elhuyar.eus helbidera bidali behar dituzte argazkiak. Argazki-lehiaketak hilero tableta bat opari izaten du.
'Teknopolis' saioa gaur izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.