Itxi

telebista

'Zinez' saioan

'Hodeiak pintatzeko makina', gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Aitor Mazoren heriotzaren urteurrenean, 'Hodeiak pintatzeko makina' hark zuzendu eta antzeztu zuen filma izango da ikusgai Euskal Telebistan, "Zinez" saioan.

0:24

Hodeiak pintatzeko makina (La máquina de pintar nubes) Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzendutako filma eskainiko du, gaur gauean, "Zinez" saioak. Aitor Mazo pelikularen zuzendari, gidoilari eta aktorearen heriotzaren lehen urteurrena dela eta izango da filma ikusgai.

Nerabe baten istorio hunkigarria kontatzen du Hodeiak pintatzeko makina lanak. Pinturarekin maiteminduta dago nerabea, eta Bilboko auzune batean bizi da, Frankoren azken garaian.

Abra Prod eta Mundo Ficcionen ekoizpena da La Maquina de Pintar Nubes, eta ETBk ere proiektuan parte hartu du. "Mila istoriotan eztanda egiten duen istorio bat da, mila erretraturen erretratu bat", Mazo eta Telleriak filmaren aurkezpenean esan zutenaren arabera. Aitor Mazo, Gracia Olayo, Bingen Elortza, Lander Otaola, Santi Ugalde eta Loreto Mauleon aktoreek hartzen dute parte bertan, besteak beste.

Ez ezazu galdu Hodeiak pintatzeko makina, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.