telebista
ETB1en eta ETB2n
Sentsoreak izango ditu ardatz, aste honetan, 'Teknopolis' saioak
A.A. | EiTB
Zer diren eta eskaintzen dituzten aukerak izango dituzte aztergai Iñaki Leturiak gidatzen duen saioan.
Elhuyar Fundazioak ETBrentzat ekoizten duen 'Teknopolis' saioak sentsoreei buruzko saio berezia eskainiko du asteburu honetan. Iñaki Leturiak gidatzen duen saioa 12:30ean izango da ikusgai, ETB1en, larunbatean; eta 09:30ean, igandean, ETB2n.
Gure eguneroko bizitza gauza arrunta izatera iritsi dira sentsoreak. Lehenik eta behin, sentsoreak zer diren azalduko dute grafismoaz baliatuz.
Bigarren erreportajean, berriki, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek, Turkiako Sabanci Unibertsitatearekin lankidetzan, garatu duen autoaren gidaria ezagutzeko gai den gailuaren berri emango dute. Gailu honek % 96ko fidagarritasunez identifikatzen du gidaria, azeleragailuaren eta galgaren pedalen gainean egindako presioaren bidez.
Unibertsitatetik irten gabe, Ingeniaritza Eskolan zabaldu duten sentsorizazio aurreratuko laborategi berria ezagutuko dute. Bertan, ikasleek sentsoreetan trebatzeko aukera dute.
Euskal Herriko lanbide heziketa eredua nazioartean zabaltzeko helburuz sortu den Vetibac campusari eskainiko diote aste honetako saioaren azken erreportajea.
n erreportajea.