Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Euskal Selekzioa-Argentina, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Saskibaloi emanaldiaz gain, Gasteizko pilota jaialdia eta Eusko Label sariko banakako finala izango dira ikusgai.

Saskibaloiak, pilotak, herri kirolek eta arraunak osatuko dute ETB1en eta eitb.eus-en kirol eskaintza gaur.

12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, Euskal Selekzioaren eta Argentinaren arteko lagun arteko saskibaloi partida izango da ikusgai. Juan de la Vegak, Aitor Uriondok eta Sara Gandarak egingo dute Amorebietan jokatuko den norgehiagokaren zuzeneko kontakizuna.

17:00etan Gasteizko Ogueta pilotalekuarekin bat egingo dute. Binakako bi neurketa jokatuko dira: Jaunarena-Cecilio / Dario-Merino I eta Irribarria-Zubieta / Altuna III-Barriola. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute bertan gertatzen denaren berri.

Pilotaren aurretik herri kirolen tartea zabalduko dute, hilaren 28an Azpeitian jokatutako aizkolarien Eusko Label sariko banakako finala eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek egingo dute kontakizuna.

Bestalde, goizeko 11etan, Mutrikuko Ikurrinaren laburpena egingo du Juanan Legorburuk.

/p>