Itxi

telebista

Castinga, martxan

'Hi, selfie!' lehiaketa, uztailetik aurrera, astelehenetik ostegunera!

eitb.eus

EITB

Uztailaren 4an hasita, astelehenetik ostegunera sarituko du lehiaketak Euskal Herriko toki ezagunenetan selfierik onena ateratzen duen taldea. Parte hartzeko, idatzi selfie@eitb.eus helbidera!

Nork ez du inoiz selfie bat egin? Bada, selfie bat egitea lehiaketa bilakatu da dagoeneko ETB1eko 'Hi, selfie!' saioan! Uztailaren 4tik aurrera, astelehenetik ostegunera eskainiko du Euskal Telebistak Julian Iantzik aurkezten duen lehiaketa dibertigarria, 21:15 aldera.

Saio frenetikoa da, eta erronka bizi eta dibertigarriak jartzen dizkie bertan Iantzik partaideei. Hiru lehiakidez osatutako bi talde aurrez aurre aritzen dira, Euskal Herriko toki ezagunenetan selfie bitxi, zail eta zirraragarrienak egiten. Onena egiten duenak irabaziko du saria.

Horretarako, baina, lehiakideak behar ditugu, jakina! Hiru lagunez osaturiko taldeak behar ditugu. Badakizue, beraz: uda honetan 'Hi, selfie!' saioan parte hartu nahi baduzue, bidali zuen datuak selfie@eitb.eus helbidera. Anima zaitezte!

b>