telebista
22:00etan, 'Zinez'
'80 egunean' filma eskainiko du, gaur gauean, ETB1ek
eitb.eus
Erredakzioa
Jose Maria Goenagak eta Jon Garañok zuzendu zuten lana, eta Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga ditu protagonistak.
Euskal Telebistaren lehen kateak 80 egunean eskainiko du gaur gauean, ekainaren 27an, 'Zinez' saioaren baitan. Jose Maria Goenaga eta Jon Garaño zinemagileek sinatu zuten lana, eta Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Jose Ramon Argoitia eta Ane Gabarain ditu protagonista.
70 urteko emakume bat, Axun, ospitalera joango da, bere alabaren senar ohia zaintzera. Bertan sorpresa handia hartuko du, ondoko ohean dagoen gaixoa zaintzen Maite bere nerabezaroko lagun mina aurkituko baitu. Bi emakumeen arteko konexioa berehalakoa izango da, eta elkartzeaz gozatuko dute, Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte.
80 egunean pelikula gaur gauean egongo da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en.