Itxi

telebista

Txirrindularitza zuzenean

Frantziako Tourra, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko dute emanaldia.

0:22

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute uztailaren 2an hasi den Frantziako Tourra. Txirrindularitzaren urteko hitzordu garrantzitsuenaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek Fermin Aramendiren, Xabier Usabiagaren eta Pedro Mari Goikoetxearen kontakizunarekin arratsaldero 15:00etatik aurrera.

Tourraren 103. edizioa Normandian hasiko da larunbat honetan eta Parisen amaituko da uztailaren 24an. Lasterketaren zuzeneko emanaldiaz gain, 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan ere Tourraren jarraipen zabala egingo dute egunero.

Txirrindulariek ibilbide menditsuari egin beharko diete aurre; 28 mendate igaro beharko dituzte guztira. Pirinioetan ibiliko dira lehendabizi, eta Alpeetan, gero. Mendiko etapak bederatzi izango dira, eta nabarmentzekoak, mendate gainean amaituko diren laurak: Arcalis (9), Mont Ventoux (12), Finhaut-Emosson (17) eta Saint-Gervais Mont Blanc (19). Erlojupeko probak 13. eta 18. etapan jokatuko dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista