telebista
Edizio berria abian da
'El Conquis' saioak castingetan izandako partaidetza eskertzen du
Igandean amaitu zen bideo-castingak bidaltzeko epea, eta programako antolatzaileak dagoeneko hamahirugarren edizioa prestatzen hasi dira.
ETB2ko 'El Conquistador del Fin del Mundo' telerrealitateko saioa 2017ko edizioaren prestakuntzan murgildu da. Igandean amaitu zen bideo-castingak bidaltzeko epea, eta programako antolatzaileek parte-hartzea eskertu nahi dute.
Ehun bideotik gora jaso dira eitb.eus-ek internet bidez zabaldutako castingean, eta Hostoil ekoiztetxeak parte-hartzaileek erakutsitako esfortzua eta ardura eskertu nahi du.
Bideo-castingaz aparte, jende asko aurkeztu zen ekainean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izandako proba presentzialetara. Gainera, nabarmentzekoa da aurten emakume asko gerturatu direla, aurreko urteetan ez bezala.
Orain hamahirugarren edizioko protagonistak aukeratzeko eta programako azpiegitura prestatzeko ordua heldu da. Urtero legez, urria eta azaro aldera izango da grabaketa, eta datorren urtean berrikuntzaz beteriko atala ikusteko momentua izango da.
Hamahirugarren edizioa
Hurrengo edizioan, hainbat nobedade egongo dira. Besteak beste, Erku, azken edizioko garailea, kapitain gisa arituko dela aurreratu dute saioko antolatzaileek. Horrez gainera, baliteke David Seco eta Eduardo Iturralde-Gonzalez ere aritzea edizio horretan, baina oraindik ez dute jakitera eman zer egingo duten.
r egingo duten.r egingo duten.