telebista
22:15ean
'Habanerak Calellan' emanaldia, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
A.H. | EITB
Ilaski Serranok aurkeztuta, Calella de Palafrugelleko musika ekitaldi garrantzitsuaren 50. edizioa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eusek.
ETB1eko 'Oholtzan' saioak Habanerak Calellan musika emanaldia eskainiko du gaur gauean, 22:15ean. Ikustaldiaren 50. urtemuga da aurten, eta Gironako Calella de Palafrugell herriko Calau hondartzan ospatuko da.
Parte hartzaileen artean, Port Bo, Berganti eta Peix Fregit taldeak ikusiko ditugu, baita Silvia Perez Cruz abeslaria ere. Gainera, 50. urteurrena omentzen duen Habanera berria estreinatuko dute: El salanc de Calella.
Ilaski Serranok aurkeztuko du emanaldia, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue ETB1en eta eitb.eusen, 22:15etik aurrera.