telebista
22:30ean
Euskaldunen oporrak, gaur gaueko 'A ver si no llueve' saioan
A.H. | EITB
Saioak Eivissa, Benidorm, Donostia eta Angostoko kanpina bisitatuko ditu.
'A ver si no llueve' saioak euskaldunen oporrak ezagutuko ditu gaur gauean. Eivissan egingo du saioak eguneko lehen egonaldia eta, bertan, Sergio ezagutuko du, uda denboraldi osoa uhartean igarotzen duen gazte bilbotarra. Mediterraneoko uharte zoragarri honetan oporrak pasatzea erabaki duten beste euskaldunak ere ezagutuko dituzte, eta diru gehiegi gastatu gabe Eivissako eskaintza zabalaz gozatzea posible dela azalduko dute.
Euskadira itzuliko dira ondoren, eta Angostoko kanpina ezagutuko dute. Mendi-kanping lasaia izan arren, bertokoak ez dira batere aspertzen.
Benidorm ez da Euskal Herria, baina gutxi falta zaio. Udako oporrak Alacanteko hiri honetan igarotzen dituzten euskaldunak asko dira, eta ez da arraroa izaten kaleetan zehar euskaraz hitz egiten entzutea. Bertan, Julia eta Manuelekin arituko dira osteguneko saioan.
Oporretan dagoen horrenbeste jenderen artean, badaude lan egin behar dutenak ere, besteak beste, Mama Mia! musika ikuskizunean lan egiten duten neska-mutilak. Hala ere, bere egun librea Donostia ezagutzen igaroko dute: surf klasea jasoko dute Zurriola hondartzan, Grosen ibiliko dira pintxoak jaten, eta euskaraz hitz egiten ere ausartuko dira.
Amaitzeko, Vascos en la costa atalak Euskal Herritik kanpo euskaldunek duten irudia aztertzen jarraituko du, eta El salao del verano izeneko tartean udako pertsonairik dibertigarriena topatu nahian ibiliko dira.
'A Ver Si No Llueve' gaur gauean emitituko da 22:30etik aurrera, ETB2n.