Itxi

telebista

22:15ean

Bigarren hauteskunde debatea, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

A.E.

Iñigo Urkulluk (EAJ/PNV), Miren Larrionek (EH Bildu), Idoia Mendiak (PSE-EE), Alfonso Alonsok (PP) eta Pili Zabalak (Elkarrekin Podemos) parte hartuko dute.

2:25

ETBren bigarren hauteskunde eztabaida eskainiko da gaur gauean, zuzenean. ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, eta Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuko du. Debatean honako hauek arituko dira: Iñigo Urkullu (EAJ/PNV), Miren Larrion (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Alfonso Alonso (PP) eta Pili Zabala (Elkarrekin Podemos).

Hainbat gai jorratuko dituzte saioan, atalka: ekonomia, alor soziala, herri eredua, bakea eta elkarbizitza. Balizko hitzarmenen inguruan ere hitz egingo dute.

Hauteskunde eztabaida 22:15ean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.