telebista
22:00etan
San Mateo pilota torneoa, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus
A.H. | EITB
Olaizola II-Merino II eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek jokatuko dute txapelketako partida.
Gauean, Logroñoko pilotalekuan jokatuko den San Mateo pilota torneoa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:00etatik aurrera.
Atariko partida, Elordi- Martija eta Areaga-Apraiz bikoteen artekoa izango da. Ondoren, Olaizola II-Merino II eta Ezkurdia- Rezusta izango dira aurrez aurre txapelketako partidan. Jardunaldiko azkeneko norgehiagokan Arretxe II-Larunbe eta Mendizabal III- Cecilio neurtuko dira.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.
izuna.