Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche en Jake' estreinatuko du gaur ETB2k

EITB

Arantza Ruiz izango da gaurkotasuna eta politika jorratuko duen saio berriaren aurkezlea.

ETB2k 'La Noche en Jake' estreinatuko du gaur gauean, gaurkotasuna eta politika jorratuko duen saioa. Arantza Ruizek aurkeztuta, 22:30ean hasiko da.

Astero gonbidatu berezi bat izango da eta aktualitateari buruzko eztabaidan euskal eta estatuko politikariek eta analistek hartuko dute parte.

Gizaker enpresako Jon Urresti soziologoa ohikoa izango da 'La Noche en Jake'ko platoan. Hainbat iturri eta txostenen bidez politikarien mezuen egiazkotasuna aztertuko du.

Lehenengo programa

Maria Eugenia Agirrezabalaga eta Jon Aiartza (EAJ/ PNV), Diana Urrea eta Iker Casanova (EH Bildu), Iñigo Cabieces (Elkarrekin Podemos), Natalia Rojo (PSE-EE) eta Juana Bengoetxea (PP) egongo dira aurreneko programan eta Madrilen dagoen Ana Pardo de Verak PSOEren krisiari buruzko azkenengo ordua azalduko du.

Bestalde, euskal alderdien arteko bilera errondari errepasoa egingo diote eta Roberto Uriarte Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusi ohia elkarrizketatuko dute.

'La Noche en Jake', ostiralero ETB2n eta eitb.eus-en (22:30).

 

rong>

rong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea