Itxi

telebista

22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en

Eduardo Strauch Urioste protagonista, gaurko 'Origen' saioan

A.H. | EITB

Andeetako tragediatik bizirik atera zen euskal ondorengoaren istorioa ezagutuko dute gertutik.

Eduardo Strauch Urioste, Andeetako tragediatik bizirik atera zen euskal arbasodun uruguaitarra, hartuko du protagonista gaur 'Origen' saioak. Lehen abizena alemana du, eta bigarrena, euskalduna, eta bere euskal arbasoen istorioa ezagutzeko interesa handiarekin etorri da Euskadira. "Familiari garrantzi handia ematen diogu, eta ezaugarri hori oso euskalduna dela uste dut", esan du Strauch Uriostek.

1972ko urriaren 12an, 45 pertsona zeramatzan hegazkin bat Montevideotik atera zen, eta Ande mendietan erori zen. Bidaiarien artean, Uruguaiko errugbi talde bateko kideak zeuden. Hegazkinak 3.000 metro baino gehiagotara izan zuen istripua, elurtutako mendi batean. 72 egunez heriotzaren kontra borrokan, birizik irauteko gogor borrokatu ziren istriputik bizirik atera zirenek; tartean, Eduardok. 'Origen' saioko kameren aurrean gogoratuko du, hain zuzen ere, Andeetan bizitako infernua.

Bestalde, saioak bere euskal arbasoen istorioaren berri emango dio protagonistari. Hasteko, Uruguaira emigratu zuen bere familiako kidea gogoratuko dute, Pablo Domingo Urioste, eta bidaia noiz eta zergatik egin zuen azalduko dute. Gainera, bere familiako kideen lanbideak zeintzuk ziren zehaztuko dituzte.

Amaitzeko, Uriostera eramango dute Eduardo, eta bertan bizi diren senideak aurkeztuko dizkiote.

'Origen' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.