Itxi

telebista

16:15ean

'Helen Dorn: Bajo control' minisaila, gaur arratsaldean, ETB2n

B.F.

ETB

Matti Geschonneckek zuzendua, ume baten arrastoaren atzetik dabilen detektibearen istorioa kontatzen du telesailak.

Gaur, 16:15etik aurrera, Helen Dorn: Bajo control minisail alemaniarra izango da ikusgai ETB2n. Matti Geschonneckek zuzendua, ume baten arrastoaren atzetik dabilen detektibearen istorioa kontatzen du telesailak.

Mia, Hans Thomsen enpresari dirudunaren lau urteko alaba, desagertu da. Txikiaren familiak, oso larrituta, Helen Dorn detektibe arrakastatsua kontratatzen du Miaren arrastoa jarrai dezan. Ingurukoek bahiketa bat izan dela uste duten arren, Thomsen familiako kide baten jarrera susmagarria aztertuko du Helen Dorn detektibeak.

Minisailaren atal hau gaur izango da ikusgai, 16:15etik aurrera, ETB2n.