Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

Dieta osasuntsua eta ariketa fisikoa, gaurko 'Cuerpos de Elite' saioan

A.H. | EITB

Andoni Agirregomezkortak aurkeztuta, saioko partaideek bizitza osasuntsua eramateko gako berriak ikasiko dituzte, baita ariketa fisikoa egiteko modu ezberdinak ere.

  • Andoni Agirregomezkorta

    Andoni Agirregomezkorta

Gaur gauean, 'Cuerpos de Elite' saioan, Marc psikologoak txakur entrenatzaile bat bisitatzera eramango du Marina, diziplinaren eta ordutegi finkoen garrantzia ikasteko. Gabriela elikaduran adituak, bestalde, etxetik kanpo lan egun gogor bati aurre egiteko poltsa nola prestatu behar duen erakutsiko dio Iraideri.

Horrez gain, Roberto eta bere koadrilaren txokora joango da Gabriela eta menu osasuntsu bat prestatzen erakutsiko die. Arkaitz entrenatzaile fisikoak hirurogei urtetik gorakoentzat ariketa aproposak azalduko dizkio Elenari eta nola igeri egin behar duen Iraideri.

Jose Antoniok eta bere familiak erosketa saski osasuntsu bat egiten ikasiko dute, baita sukaldean aritzeko zenbait gako ere.

'Cuerpos de Elite' astelehenetan emititzen da 22:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.