telebista
Gaur
4 ½-ko txapelketako Bengoetxea VI-Ezkurdia, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A. | EiTB
Iruñeko pilota jaialdiaren aurretik, Bigarren B Mailako Real Sociedad B-Zamudio norgehiagoka eskainiko da.
-
Pilota, Ezkurdia
Lau T'erdiko Txapelketaren barruan, norgehiagoka erabakigarria jokatuko dute Oinatz Bengoetxeak eta Joseba Ezkurdiak larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan, garaipena eskuratzen duenak finalerdietarako txartela eskuratuko baitu. ETB1ek eta eitb.eus-en zuzenean eskainiko dute partida, gaur, 18:00etatik aurrera.
Jaialdi berean, promozio mailako txapelketako bi neurketa jokatuko dira: Jaka-Laso eta Dario-Peña II. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.
'ETB Kantxa' saioaren aurretik, 16:00etan, Real Sociedad B-Zamudio partidaren berri emango dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek.

