Itxi

telebista

Zuzenean

4 ½-ko txapelketako Irribarria-Altuna, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Donostiako pilota jaialdiaz gain, Oiartzun-Valentzia futbol partida, Larretxea-Rekondo aizkolari dema eta palako Kutxabank Ligako bi partida emango dira.

Lau T'erdiko Txapelketako finalerdietan aritzeko laugarren txartelaren bila aterako dira igandean Iker Irribarria eta Jokin Altuna Atano III.a pilotalekuko kantxara. Hau izango da igandeko pilota emankizuneko partida nagusia. Aurretik, Mendizabal-Zabaleta eta Elezkano-Barriola bikoteak izango dira nor baino nor gehiago, eta ondoren, Elordi eta Arteaga, txapelketako Promozio mailako final laurdenetan. Pilotazaleek jaialdia zuzenean ikusi ahal izango dute ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Pilota emanaldiaren aurretik, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko dute, goizean Leitzan Donato Larretxeak eta Jon Rekondok jokatutako aizkolari dema eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek emango dute Banakako Kopako norgehiagoka honen berri.

Bestalde, 12:00etan, Emakumeen Futbol Ligako 8. jardunaldiko Oiartzun-Valentzia partida eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Naxari Altuna, Larraitz Lukas eta Xabier Ormazabal izango dira esatariak.

Amaitzeko, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Kutxabank Ligako bi pala partida izango dira ikusgai: Landeta-Imanol / Necol-Ibargarai eta Gaubeka-Ibai Perez / Zubiri-Brefel. Juanan Legorburu izango da emanaldiaren arduraduna.

ren arduraduna.