telebista
Kirolak zuzenean
Reala-Sporting Huelva partida, gaur, EiTBn
A.A. | EiTB
Emakumeen Ligako neurketaz gain, Euskadiko Harri-Zulatzaileen Txapelketa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Igande honetako 'Oreka' saioaren barruan, 12:00etan, Emakumeen Futbol Ligako 9. jardunaldiko Real Sociedad-Sporting Huelva partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Naxari Altuna, Larraitz Lukas eta Xabier Ormazabal arduratuko dira kontakizunaz.
Bestalde, 16:00etako herri kirolen tartean, hilaren 30ean Gernikan jokatutako Euskadiko Harri-Zulatzaileen Txapelketaren berri emango du Ibon Gaztañazpik.
17:00etan, 'ETB Kantxa' saioaren barruan, Eibarko Astelenako pilota jaialdia izango da ikusgai zuzenean. Hiru partida jokatuko dira: Gorka-Merino / Jaunarena-Cecilio, Mendizabal III-Rezusta / Elezkano II-Merino II eta Irusta-Erostarbe. Esatariak Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira.
Beste bi emanaldik osatuko dute igandeko kirol eskaintza. Batetik, bezperan Hernanin jokatutako bi erremonte partida: Ezkurra-Etxeberria III / Ezkurra II-Ion (Binakako Txapelketa) eta Segurola-Larrañaga / Goikoetxea V-Barrenetxea IV (ETB4 eta eitb.eus, 12:00). Bestetik, Bilbon jokatzen ari den junior mailako Munduko Badminton Txapelketako taldekako finalak (ETB4 eta eitb.eus, 19:30). Iñigo Aiestaran eta Valentin Elgezabal arduratuko dira kontakizunaz, hurrenez hurren.
urrenez hurren.