telebista
Kirolak zuzenean
Olaizola II-Altuna III Lau T'erdiko finalerdia, arratsaldean, EiTBn
A.A. | EiTB
Goizean, Behobia-Donostia eta Atapuercako Nazioarteko Krosa izango dira ikusgai.
-
Altuna eta Olaizola
Igandeko 'ETB Kantxa' saioak Donostiako Atano III.a pilotalekuko jaialdia eskainiko du, zuzenean, 17:00etan hasita. Bertako partida nagusian, Aimar Olaizola eta Jokin Altuna izango dira, aurrez aurre, Lau T'erdiko Txapelketako finalerdien barruan. Aurretik, Irribarria-Larunbe / Elezkano II-Untoria neurketa jokatuko da eta, ondoren, Gorka-Erostarbe / Peña II-Erasun.
Goizean, 'Oreka' tartearen barruan, bi atletismo proba izango dira ikusgai, 12:00etatik aurrera: Behobia-Donostia lasterketa eta Atapuercako Nazioarteko Krosa.
Herri kirolek osatuko dute ETB1eko emanaldien zerrenda: bezperan Elgoibarren jokatutako Euskadiko Lokotx Biltze Txapelketa eskainiko da, 16:00etan.
ETB4ko programazioan ere hiru kirol hitzordu izango ditugu: 12:00etan, Palako Kutxabank Ligako bi partida: Gaubeka-Ibai Perez / Necol-Ibargarai eta Fusto-Gordon / Zubiri-Brefel; 14:00etan, Emakumeen Futbol Ligako Athletic-Granadilla Egatesa neurketa; eta 15:30ean, Munduko Badminton Txapelketako banakako finalak.
Emanaldi guztiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.