telebista
ETB2n
Aintzane Garay-ren kasua, gaur gauean, 'El Lector de Huesos' saioan
A.H. | EiTB
Paco Etxeberria forentseak eta Dani Alvarez kazetariak Barrikako gaztearen bortxaketaren eta erailketaren xehetasunak jasoko dituzte.
Gaur, 'El Lector de Huesos' saioan, Paco Etxeberria antropologo forentseak eta Dani Alvarez kazetariak Aintzane Garay Barrikako gaztearen zorigaiztoko kasuari ekingo diote. Bere bikotekide ohiak bortxatua eta eraila izan zen, Bakio inguruko eremu basotsu batean.
David Garay biktimaren anaiak Aintzaneren gorpua aurkitu arte igarotako larritasun momentuak gogoratuko ditu, hala nola gertakariak familian izan zuen eragina. Hasieratik susmatu zuten Mikel Herman Belaustegigoitia bikotekide ohia izan zela erruduna.
Zer ebidentzia antzeman ziren erailketaren eszenatokian? Pacok eta Danik, Ertzaintzako aditu baten laguntzarekin, Aintzaneren gorpua agertu zen lekua xehetasun handiz aztertuko dute.
Bestalde, hilketa baten eremua nola zehaztu daitekeen erakutsiko du entomologo batek, hilotzetan habia egiten duten larba eta arrautzen bidez. Pacok, bere aldetik, eraso sexista bat nola hautematen den azalduko du eta arma zuriek gorputzean uzten dituzten arrasto desberdinak erakutsiko ditu.
Rafael Alcarazek gazteari autopsia egin zion forentseak ez du inoiz ahaztuko Aintzane Garay-ren kasua, bere karreran egindako autopsiarik zailenetarikoa izan baitzen.
Danik, bere aldetik, Aintzaren hiltzailea topatzeko Ertzaintzak jarraitutako ikerketaren norabide desberdinak berrikusiko ditu, eta auto batean DNA, odola edota ileak aurkitzeko azterketa sakon batera gerturatuko da.
Akusatuak Aintzane hil zuen gauean, droga kantitate handia kontsumitu zuela argudiatu zuen. Hori frogatzeko, odol analisi batean estupefazienteak nola antzeman frogatuko du saioak laborategian. Zein puntutaraino eragiten du drogen kontsumoak pertsona baten jarreran? Hamalau sastada jasotzeaz gain, tribunalak aintzat hartu zuen basakeriarekin eraila izan zela. Zein kasutan ikus daiteke irudi legal honen eztabaidagarritasuna?
Virginia Acebesen kasua
Aintzane bezala, Virginia Acebes gaztea ere bortxatua eta eraila izan zen. Gizon batek Bilboko Alde Zaharrean erosotu zuen goizaldean, eta bere furgonetara igotzera behartu zuen laban batekin mehatxatu ondoren. Bi egun beranduago, gorpua Artxandan agertu zen hainbat sastada eta eraso sexista izanaren adierazgarriekin. Nola harrapatu dute hiltzailea? Psikopata bat dela esan dezakegu?
'El caso Aintzane Garay: autopsia de una agresión sexual', 'El Lector de Huesos' saioko atal berria, gaur izango da ikusgai, 22:15etan, ETB2n.