Itxi

telebista

Zinea

'Spider-Man 3' pelikula, gaur, ETB2n

Sam Raimi da 2007an estreinatu zen pelikula honen zuzendaria, eta Tobey Maguire eta Kirsten Dunst aktoreak ditu protagonista.

Euskal Telebistako bigarren kateak 2007an estreinatu zen Spider-Man 3 filma emitituko du, gaur gauean. Sam Raimi da zuzendaria, eta Tobey Maguire eta Kirsten Dunst aktoreak ditu protagonista

Peter Parkerrek Mary Janenekin duen harremana eta super-heroi bezala dituen betebeharrak uztartuz, bizitza orekatua mantentzea lortu du. Hala ere, egoera aldatu egingo da bere jantzia beltz bilakatzen denean eta botere berriak eskuratzen dituenean, bere alde ilun eta mendekaria gailenduz.

Spider-Man 3 filma gaur emitituko da, 22:15etatik aurrera, ETB2n.