Itxi

telebista

Audientzia

Lau t'erdiko pilota finala, audientzia-buru, %23,5eko sharearekin

A.H. | EITB

'Go!azen' telesaila bere aldetik, haurren eta 13-8 urte bitarteko gaztetxoen artean nagusi izan da.

Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak lau t'erdiko txapelketa finala jokatu zuten igandean, eta partidaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Norgehiagokak %23,6eko audientzia zatia lortu zuen eta publiko euskaldunaren %36,1a. Audientzia metatuari dagokienez, 346.000 ikus-entzulek bat egin zuten finalarekin, Euskadin eta eragin eremuan.

Partida bikaina jokatu zuten bi pilotariek Gasteizko pilotalekuan. Indarrak oso parekatuak egon baziren ere, azkenean  Bengoetxearena izan zen garaipena, Jokin Altunari 22 eta 21 gailenduta.

'Go!azen' arrakastatsu, gaztetxoen artean

Basakabi udalekuan, ikasleek bizi dituzten era guztietako abenturek publiko gazteenaren babesa jaso dute, eta 'Go!azen' telesailaren ostiraleko atala haurren eta 13 – 18 urte bitarteko gaztetxoen artean audientzian nagusi izan zen. 12 urtetik beherako haurren artean, %21,9ko audientzia lortu zuen, eta 13-18 urte bitarteko gazteen artean, %23,4ko  audientzia zatia.

dientzia zatia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista