Itxi

telebista

Pilota zuzenean

Mendizabal III-Tolosa / Artola-Albisu, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Donostiako Atano III.etik izango da ikusgai Binakako Txapelketako partida, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Albisu

    Albisu

Gaurko 'ETB Kantxa' saioa Donostiako Atano III.a pilotalekutik emango da, zuzenean. Bertan, Binakako Txapelketako 2. jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da, Mendizabal III-Tolosa eta Artola-Albisu artekoa. Partida nagusiaren aurretik, Gorkak eta Irustak Jakaren eta Erostarberen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.