Itxi

telebista

Gabon Gaua

'Herri Txiki, Kantari' saio berezia, Gabon Gauean, ETB1en

A.E.|EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatuko duten emanaldian aurpegi ezagunak ikusiko ditugu kantuan, Mungian.

0:20

Aurten ere, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadi Mungiatik 'Herri Txiki, Kantari' eskainiko digute Gabon Gauean, eta euskaldun sorta bikaina kantuan jarriko dute beste behin.

Hasteko, Imanol Urbietari omenaldi txikia egingo diote Pupuk, Lorek,  Aitona Manolok eta Mungiako Musika Eskolako umeek, aurten zendutako Zarauzko musikariaren pot-purria eskaintzeko.

Horrez gain, belaunaldi transmisioa irudikatuko dute Jexux eta Maddalen Arzallus bertsolariek; Jose Ramon, Hodei eta Jakes Izeta harri-jasotzaileek, eta Xabier eta Ane Saldias abeslariek. Guztiek batera, 'Primaderako liliak' abestuko dute.

Nafar ezagunak izango dira oholtzan, halaber. Iñaki Perurenak, Zuriñe Hidalgok, Urko Aristik eta Dora Salazarrek 'Erribera' eskainiko digute.

Legebiltzarretik, Irune Berasaluze (EAJ), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Lander Martinez (Podemos), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP) egongo dira, eta 'Mendian gora' abestea egokituko zaie.

Oinatz Bengoetxea eta Pablo Berasaluze pilotariek 'Urtxintxak' eskainiko dute. Olinpiko eta Paraolinpikoak ere bilduko dira hitzordu honetara 'Ikusi mendizaleak' kantatzeko: Iñigo Llopis, Rakel Mateo, Markel Alberdi, Rocio Ybarra eta Maria Lopez de Eguilaz. Horrez gain, Athletic Club emakumeen taldekoek 'Begietara begira' eskainiko dute eta Urdaibai Arraun Elkartekoek 'Horrelako' kantatuko dute.

'Txoria txori' abestuko dute Siriako bederatzi errefuxiatuk, Gurutze Gorriko Iker Jon Etxeberriak, Garbiñe Biurrunek epaileak eta Xabier Euzkitze kazetariak.

Ez dute hutsik egingo 'Go!azen' telesaileko Karmele Larrinagak, Ramon Agirrek, Markel Gajatek, Aitana eta Paula Etxeberriak eta Aritz Mendiolak, 'Go!azen Euskararen Txantxangorria' abesteko.

Aurten ere ETBko aurkezleak izango dira Mungian: Olga Zabalgogeaskoak, Dani Alvarezek, Ion Aramendik, Klaudio Landak, Andoni Agirregomezkortak eta Asier Hormazak 'Amets' eskainiko dute, eta albistegietako Xabier Garcia Ramsdemek, Amaia Urkiak eta Iban Garatek 'Guretzat'.

Orobat, Mungiako Barikuetako Kantariak eta Plentzia Kantagunea elkarteko herritarrak 'Baratze bat' abestera gonbidatuko dituzte.

Bestalde, hainbat bideoklip tartekatuko ditu saioak. Esaterako, Larrabetzu eta Atxondoko herritarrek 'Gora ta gora beti' abestuko dute, eta Anje Duhaldek kontzertu labur bat eskainiko du.

Azkenik, lehen mailako bost euskal taldeetako jokalariek 'Sarri, Sarri' kantatuko dute: Athletic-eko Iñigo Lekue, Javier Eraso eta Sabin Merinok; Eibarko Anaitz Arbila eta Ander Capak; Realeko Yuri Berchicek; Osasunako Oier Sanjurjok eta Alaveseko Sergio Llamasek.

masek.