telebista
ETB1en eta ETB2n
Hiritartasun kulturalaren amaiera, 'EiTB Kultura Transit' saioan
A.H. | EITB
Sortzaileak atalean, gainera, Aitor Gametxo ikus-entzuneko egilearen lana ezagutuko dugu.
Donostiak Europako kultur hiriburu izateari utzi dio egunotan eta hamabi hileko programak hirian zer utzi duen bilduko du ostegun honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak. Urtean zehar izandako jarduera batzuk gogoratuko dituzte; hiritarrek zein kultur munduko lagunek hiriburutzari buruz duten iritzia jaso eta 2016an egin denetik etorkizunerako zer geldituko den galdetuko die saioak proiektuaren arduradunei.
Sortzaileak atalak Aitor Gametxo ikus entzunezko egilearen lana ezagutuko du. Lekeitiarrak Donostia 2016ren 'Joan Etorriak' programan parte hartu du. Hilabete eta erdiz Kultur Hiriburua ere izan den Wroclaw (Polonia) hirian egon da, eta bertan filmatutako irudiekin osatu du Sinfonia isil bat dokumentala. Lan honekin hiriko gor komunitatearengana hurbildu nahi izan du, eta entzuten duten eta entzuten ez duten ikusleak parekatu ditu filmari soinua kenduta.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.
2n. 2n. 2n.