telebista
Gabon-gauean
Donostiako Kantu Zaharren Afaria, gaur, 'Oholtzan' saioan
A.E.|EiTB
Kursaalen izandako ekitaldiaren aurretik, Hendaiako elizan grabatutako gabon-kanten saioa eskainiko da.
Gabon-gauean, 21:00etan hasita, 'Oholtzan' saioak Donostiako Kantu Zaharren Afaria eskainiko du, baina aurretik, 'Gabon Kanta' saioa eskainiko da, Hendaian grabatuta. Zuhaitz Gurrutxagak eta Amaia Artetxek aurkeztuta, Tximitxama, Gaztelu Zahar eta Demode Quartetek gabon-kantak abestuko dituzte Hendaiako elizan.
Ondoren, Donostiako Kursaalen izandako kantu afaria izango da ikusgai. Bertan, hirurehun lagunek abesti ezagunen errepasoa egingo dute. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, eta emozioak eta sorpresak ere ez dira faltako. Bertan izango diren abeslari, musikari, bertsolari eta dantzarien artean, Estitxu Pinatxo, Bankako Menditarrak, Juanpa Agirre, Jaione Olazabal, Aitor Mendiluze eta Leitzako dantzariak egongo dira.